Hemen zaude: Hasiera Elkarrizketak

Elkarrizketak

Gune hau MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasle eta ikasle ohientzako baino ez da.

Enpresa eta erakunde bakoitzak elkarrizketak egiteko bere tokia izango du. Elkarrizketa egin  eta curriculuma pertsonalki enpresari eman ahal izateko, ikasleak edo ikasle ohiak aurrez hitzordua hartu beharko du.

Gune honen funtzionamendu onerako, ondoren adierazten diren hurratsak jarritu beharko dira:

  • Elkarrizketetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasle edo ikasle ohia izatea.
  • Enpresa/erakunde kopurua eta hitzordu kopurua mugatuak direnez, pertsona bakoitzak elkarrizketa bakarrean parte hartzeko aukera izango du.
  • Zure elkarrizketarako eskaria egiteko, 2015ko ekainaren 1a eta 7a bitartean eskaria egin behar duzu horretarako toki honetan zabalduko den formulario baten bitartez.
  • Esleipena egiteko, eskarien sarrera ordena izango da kontutan.
  • Ez da hitzorduen banaketan sartuko, ekainaren 1eko 00:01 orduak baino lehenago sartzen den eskaririk ezta ere ekainaren 7ko gaurerditik aurrera sartzen denik.
  • Formularioan, zure interesekoak diren hiru enpresa edo erakunde adierazi beharko dituzu. Lehentasunak markatu. (Zuk eskatutako enpresa edo hitzorduak beteta badaude, beste aukera batzuek emango dizkizugu)
  • 2015eko ekainaren 8, 9 eta 10ean, azokaren antolakuntzako taldea batuko da eta eskari bakoitzari dagokion enpresa eta ordua egokituko dizkio. Ondoren, formularioan adierazi duzun helbide elektronikora bidaliko da mezua enpresa eta hitzordua adieraziz.

Elkarrizketa egiteko aukeran dauden enpresa eta erakundeak ondokoak dira:

 

 

Lanbai2015

2015eko ekainaren 11an, 15:00etatik 19:00etara, Arrasaten. Garaia berrikuntza gunean, Goiru kalea 2, Mondragon Unibertsitateko eraikinean.