Hemen zaude: Hasiera Tailerrak

Tailerrak

LANBAI III Enplegu eta Formazio Azokaren aurreko egunetan, enpleguari lotutako hainbat tailer eskainiko dira Arrasaten, KULTURATEn, interesa duten pertsona guztientzat.

Sarrera irekia da tailer guzti hauentzat baina izena eman beharra dago. Horretarako, mezu bat idatzi sazpilikueta@mondragon.edu helbidera tailerraren izena jarriz. Plaza mugatuak izango direnez tailer guztietan, izen emate ordena errespetatuko da plaza banaketarako. Behin eskaria egin eta gero, konfirmazio mezu bat jasoko duzu eskaria egin duzun helbide berera.

Ekainak 9, asteartea, 10:00etatik 13:00etara:

“Curriculumaren garrantzia lan bilaketa eraginkorra lortzeko”

Tailer honetan landuko diren gaiak ondokoak dira:
  • Curriculuma estrategikoki erabiltzen ikasteko ariketa pertsonalizatua
  • Curriculum egoera erabilpen/helburu desberdinetarako
  • Curriculum formatoaren alternatibak (dokumentu idatzia, bideocurriculuma...)
Hizlaria: Alex Beltran de Lubiano.
Hizkuntza: Tailerra euskaraz emango da eta materiala elebietan egongo da.

Pertsona kopurua: 15 pertsona

Programa osoa

Ikastaroko dokumentazioa

Ekainak 9, asteartea, 17:00etatik 19:00etara:

"Online reputazioa: Nolako itxura ematen ari naiz interneten?"

Tailer honetan landuko diren gaiak ondokoak dira:
  • Zer da online reputazioa?
  • Nola zain dezakeetn nere online reputazioa?
  • Nere reputazioak lagun diezadake laneratzerako orduan?
  • Ahazteko eskubidea interneten.
Hizlaria: Miguel Fernández, MONDRAGON UNIBERTSITATEk irakaslea eta online reputazioan aditua.
Hizkuntza: Tailerra gaztelaniaz emango da.
Pertsona kopurua: 15 pertsona

Ekainak 10, asteazkena, 09:00etatik 13:00 etara:

"Konpetentzia pertsonalak. Lan merkatuan arrakasta izateko gakoa"

Tailer honetan landuko diren gaiak ondokoak dira:
  • Komunikazio estrategiak
  • Lan elkarrizketak
  • Dinamika praktikoak
Hizlaria: Virginia Espin.
Hizkuntza: Tailerra gaztelaniaz emango da.
Pertsona kopurua: 15 pertsona
Lanbai2015

2015eko ekainaren 11an, 15:00etatik 19:00etara, Arrasaten. Garaia berrikuntza gunean, Goiru kalea 2, Mondragon Unibertsitateko eraikinean.